Web Content Display Web Content Display

Berri nabarmenak

Asset Publisher Asset Publisher

Back

2013 Sariak

Gipuzkoako Foru Aldundiak gailu mugikorretan erabiltzeko sortutako aplikazio berriak saritu ditu GipuzkoAPP lehen lehiaketan. Epai-mahaiak gaur goizean hartu ditu erabakiak, Aldundian finalistek egin dituzten aurkezpenen ondoren.

2013·12·19


Gipuzkoan sortutako gailuen aplikaziorik onenak saritu ditu gaur Foru Aldundiak

Epai-mahaiak aurkeztu diren APP gehienen maila altua azpimarratu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak gailu mugikorretan erabiltzeko sortutako aplikazio berriak saritu ditu GipuzkoAPP lehen lehiaketan. Epai-mahaiak gaur goizean hartu ditu erabakiak, Aldundian finalistek egin dituzten aurkezpenen ondoren.

Honako hauek dira lehikaetako irabazleak:

Kategoria profesionalean, enpresa izaerako APP onenari saria

  • GOZ Pro Suite – Igarle S.L.

Kategoria profesionalean, entitate batentzat garatutako APP onenari saria

  • EUSKAL HERRIAN  IHESI – Iametza Interaktiboas S.L.

Kategoria profesionalean, gizarte edo herritar izaerako APP onenari saria

  • APP DOMOALERT SECURITY –Domoalert S.L.

Amateur kategorian, enpresa izaerako APP onenari saria

  • ALDAMIO  - Iker Pedrosa Martinez

Amateur kategorian, gizarte edo herritar izaera duen APP onenari saria

  • SEGAPOTO -  Ion Lizarazu – Manex Agirrezabal

Sari berezia,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika horizontaletako bat sustatzen laguntzen duen APP onenari

  • ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA ANDROID ETA IOS PLATAFORMETAN - Elhuyar Fundazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Informazioko zuzendaritzak antolatutako GipuzkoAPP lehiaketaren lehen edizioak arrakasta handia izan du: lurraldeko 54 enpresa eta profesionalek aurkeztu dituzte beren proiektuak, Smartphone eta mugikorretan erabiltzeko aplikazioak, alegia.

Finala eta sari banaketa egin diren ekitaldian, Lore Martinez Axpe Informazio Gizarteko zuzendariak gure enpresek negozio alrlo honi eman dioten garrantzia azpimarratu du: "Wall Street Journalek duela gutxi argiratutako albiste batek zioen aplikazioen inguruko negozioak 25.000 milioiko ingresoak sortuko dituela aurten, iaz baino % 62 gehiago. Gaur gure gailuetan erabiltzen ditugun aplikazio gehienek (%63) ez dute zerikusirik duela urte bat genituenekin. Mundu oso aldakorra da hau".

IrabazleakJon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatuak  lehiaketak izan duen harrera ona aipatu du: "54 proiektu aurkeztu izanak lehen edizio honetan, argi utzi digu gai honek sortzen duen interesa. Gipuzkoako enpresek badute aitzindari izateko gaitasuna eta gogoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak  jarraituko du IKTak laguntzen, lurraldeko sektore horrek ideiak dituelako, baduelako zeresana.

Gaurko lehiaketak 30.000 euro banatu ditu irabazleen artean. Lore Martinez Axpek aurreratu du, datorren urtean, berriro, antolatuko dela GipuzkoAPP lehiaketa, bere bigarren edizioan.