Web Content Display Web Content Display

Hautagaien aurkezpena.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Proiektua aurkezten duten enpresa edo pertsonen identifikazio datu osoak, baita gipuzkoarrak izatea eta, hala balegokio, adinez nagusiak izatea egiaztatzen duten agiriak ere.
    1. Taldeen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko baldintzak
    2. Aurreko baldintzak ziurtatuko dira Identifikazio Fiskaleko Txartelarekin (pertsona juridikoen kasuean); pertsona fisikoen kasuan berriz, NAren kopiaren edo urte bete baino gehiagoko antzinatasuna egiaztatzen duen errolda ziurtagiriaren bitartez.
  2. Parte hartzeko formularioa ondoko informazioarekin:
    1. Proiektuaren izena (aplikazioaren izena)
    2. Aplikazioaren deskribapen laburra.
    3. Irtenbide informatikoa inplementatzeko behar den informazioa. Aplikazioaren funtzionamendua. Epaimahaiak aplikazioa probatzeko behar dituen jarraibideak
  3. Proiektuaren memoria. Ez du 5 orri baino gehiago izango, eta bertan deskribatuko dira aplikazioak duen negozio eredua, eragin soziala edo originaltasuna.
  4. Eskaeran beharrezkoa da bideo bat sartzea «demo» gisa, aplikazioaren funtzionaltasuna ikusteko. Bideoa ez da 2 minutu baino luzeagoa izango. Eskaera orrian bideoaren URL helbidea adieraziko da.

APP

Aplikazioak jarraibide konplexuak instalatzea, osagarri gehigarriak edo antzerakoak deskargatzea edo ordainpeko instalakuntza behar izanez gero, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko langileekin adostuta, lehiakideden enpresak edo pertsonak erraztuko du aplikazioen instalazioa, Epaimahaiak erabil dezan.