Web Content Display Web Content Display

Lehiaketak Gipuzkoako pertsona fisiko zein juridikoek egindako aplikazio hoberenak sarituko ditu .

Nork har dezake parte?

320x162

  • Parte hartuko duten pertsona fisiko edo juridikoek egiaztatu beharko dute gipuzkoarrak direla eta adinez nagusiak direla. Taldeen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko baldintzak.
  • Aurreko baldintzak ziurtatuko dira Identifikazio Fiskaleko Txartelaren edo NAren kopiaren edo urte bete baino gehiagoko antzinatasuna egiaztatzen duen errolda ziurtagiriaren bitartez.
  • Ezingo dute parte hartu administrazio eta entitate publikoek (unibertsitatea salbuetsita), ezta horiek partaidetzaren gehiengoa duten enpresek ere.

Zer produktu aurkez daitezke?

  • Aplikazioak amaituta egon behar dute, eta ezin dute urtebete baino gehiago eraman merkatuan oinarriak argitaratzen direnetik. Lehiaketara aurkezteko unean, euskaraz gutxienez erabiltzeko moduan egongo dira.
  • Ezin izango dira aurkeztu lehiaketa honen aurreko edizioetan aurkeztu ziren aplikazioak.
  • Parte hartzen duten pertsona eta entitateek bermatuko dute lehiaketan aurkeztutako aplikazioen garatzaileak direla.

Oinarri arautzaileak