Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berri nabarmenak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

2015eko lehiaketen sari banaketa

Foru Aldundiak gailu mugikorretarako Gipuzkoako aplikazio onenak saritu ditu. GipuzkoaAPPs lehiaketaren hirugarren edizio honetako epaimahaiak saritu ditu Galtzagorri Elkartea, CTI Soft eta Dinycon Sistemas enpresen aplikazioak. Abenduaren 14ean, Foru Aldundiko Jargi Aretoan egin zen GipuzkoAPPs 2015 lehiaketaren finala, eta ekitaldi berean banatu ziren Galileo Masters ESNC 2015 Gipuzkoa Challenge lehiaketaren sariak. Ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako foru diputatua izan zen buru, eta bertan izan ziren Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua eta Garikoitz Agote Berrikuntzako zuzendaria.

2015·12·12


Lehiaketaren finalera bertaratu zirenek aukera izan zuten gailu mugikorretarako GipuzkoaAPPs sarien hirugarren ediziora beren aplikazioak aurkeztu zituzten Gipuzkoako 23 enpresa eta profesionalen artetik finalera iritsi ziren sei aplikazioen ezaugarriak ezagutzeko. Finalisten aurkezpenak entzun ondoren, epaimahaiak erabaki zuen Galtzagorri Elkarteak sortutako Maria Goikoak Batbirulau! izeneko aplikazioa zela garailea eta 3.000 euroko saria jaso zuen, haurren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko sortutako proiektu batekin. Bigarrena CTI Soft enpresaren Spyro Now APP-a izanda zen, 2.000 euroko saria jasoz. Hirugarrena, berriz Dinycon Sistemas enpresak diseinatutako Dinypark-PMR aplikazioa izan zen, 1.000 euroko sariarekin.

Ekitaldi berean ere, Foru Aldundiak Oscar Serradillaren lorpena aintzatetsi zen, bera izan baita Galileo Masters-European Satellite Navigation Competition ESNC 2015 lehiaketaren Gipuzkoako edizioaren irabazlea. European Satellite Navigation Competition (ESNC) nazioarteko lehiaketa bat da, eta satelite bidezko nabigazioko teknologien erabilera praktikoen inguruko enpresa-ideiak saritzen ditu. Lehiaketan mundu osoko herrialde eta erregio ugarik parte hartzen dute, batez ere Europakoak, eta bakoitzak erregio mailako sari bat ematen du. Serradillak aurkeztutako proiektuak irabazi zuen Gipuzkoako lehiaketa, eta horrek esan nahi du Foru Aldundiaren babesa izango duela bere ideia enpresa errealitate bilakatzeko. Hala, Foru Aldundiak bitartekoak jarriko ditu Bic Berrilanen laguntzarekin proiektuaren hasierako urratsak emateko.

Markel Olano Diputatu Nagusiak zoriondu egin zituen bi lehiaketetako parte hartzaileak eta irabazleak. “Gure ekonomia ehunaren eraldakuntza bultzatzeko, sormena, talentua eta, batez ere, teknologien inguruko ezagutza beharrezkoak dira. Foru Aldundiak enpresak eta ekintzaileak babestu nahi ditu beren egitasmoak eta produktuak merkatura iris daitezen. Gainera, teknologia berrien kasuan, euskal industriak ere bere tokia izan dezan lan egin behar dugu”, azaldu du.

Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuak adierazi zuen lehiaketara aurkeztutako aplikazioak “lurraldean dagoen ekimen berritzaile eta ekintzailearen adierazle bat direla”, eta sustatu egin behar dela “Gipuzkoako ekonomia eraldatu eta suspertzeko lanean aurrera egiteko”.

 

 

GipuzkoAPPs 2015 lehiaketan parte hartu duten aplikazioak ikusgarri daude ondorengo loturan: 

http://www.gipuzkoapps.eus/eu/2015eko-deialdia