Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

2016ko Lehiaketa

Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako gailu mugikorretan erabiltzeko aplikaziorik onenak saritzeko lehiaketaren 4. edizioa zabaldu du.

2016·06·30


​Aldundiak Gipuzkoan egiten diren mugikorretarako aplikaziorik onenak sarituko ditu

Teknologia informatikoak daude gainerako sektore ekonomikoek garatutako berrikuntza ia guztien atzean: automozioa, makina-erreminta, turismoa, hezkuntza edo osasuna, besteak beste. Horregatik, teknologia informatikoen aldeko apustua egitea produkzio sektore osoaren aldeko apustua egitea da.
Gaur egun, gailu mugikorrek eta, zehazkiago, gailu horietarako diseinatutako aplikazioek paradigma berri bat ekarri digute; eta paradigma horren ezaugarri nagusia da zerbitzu mota orotarako irisgarritasun etengabe eta nonahikoa, bai esparru profesionalean, baita pertsonalean ere.
APP bezala ezagutzen diren aplikazio hauek gero eta garrantzi handiagoa dute, eta Berrikuntzako Zuzendaritzak Gipuzkoako IKTen esparruko enpresak mugikorretako dispositiboetarako aplikazioen merkatuan sartzera gonbidatu nahi ditu.
Lehiaketak 3 sari (10.000 €, 6.000 € eta 4.000 €koa) eta 2 accesit sari (2.500 €ko bakoitza) emango ditu Gipuzkoako aplikazio onenak saritzeko. Aurkezteko epea irailaren 18ra arte dago zabalik. 

 


Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

512x180

 

Epea irailaren 18an itxiko da.

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu