Affichage de contenus web Affichage de contenus web

Berri nabarmenak

Agrégateur de contenus Agrégateur de contenus

Retour

2016eko lehiaketaren sari banaketa

Aurten ere, Foru Aldundiak Gipuzkoan azken urtean garatutako gailu mugikorretarako aplikazio onenak saritu ditu. GipuzkoaAPPs lehiaketaren laugarren edizio honetako epaimahaiak saritu ditu Dinycon Sistemas, Euskal Editorea, Akting Ingeniaritza, Tokikom eta Internet Business Development enpresen aplikazioak. Azaroaren 29an, Foru Aldundian GipuzkoAPPs 2016 lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako foru diputatua izan zen buru, eta bertan izan ziren Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua eta Garikoitz Agote Berrikuntzako zuzendaria.

27·11·2016


25 enpresek eta profesionalek garatutako 26 aplikazio aurkeztu dira GipuzkoAPPs  lehiaketaren laugarren ediziora. Finalera bertaratu zirenek aukera izan zuten gailu mugikorretarako finalera iritsi ziren bost aplikazioen ezaugarriak ezagutzeko. Finalisten aurkezpenak entzun ondoren, epaimahaiak jakitera eman zituen aurtengo saridunak: Dinycon Sistemas sortutako AT Points izeneko aplikazioa zen garailea eta 10.000 euroko saria jaso zuen, merkataritzarako eta turismorako hurbiltasuneko marketineko aplikazio batekin. Bigarrena online prentsarako Euskal Editorea enpresaren Berria aplikazioa izanda zen, 6.000 euroko saria jasoz. Hirugarrena, berriz musika entzuteko Akting Ingeniaritza enpresak diseinatutako Gazteapp aplikazioa izan zen, 4.000 euroko sariarekin.

Bi accesit sari ere eman ziren, 2.500 eurokoa bakoitza, Tokikom eta Internet Business Development enpresei Tokikom Aplikazioa eta OlaberriApp aplikazioengatik, online prentsarako eta parte-hartzerako eta administrazio elektronikorako aplikazioak hurrenez hurren.

Markel Olano Diputatu Nagusiak zoriondu egin zituen bi lehiaketako parte hartzaileak eta irabazleak. “Gure ekonomiak bizi duen testuinguruan, berebiziko garrantzia du enpresen eraldaketa bultzatzeak. Eta testuinguru horretan ezinbestekoa da teknologia berriak bultzatzea maila guztietan, horien artean aplikazioak, bultzatzen eta laguntzen ari garen eraldaketa horren oinarri direlako hainbat arlotan”, azaldu du.

Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuak “talentuan” jarri du arreta, hori baita gure enpresek dituzten desafioei aurre egiteko oinarri nagusietako bat. “Ezagutza eta talentuak, pertsonek, garrantzia handia dute ikuspegi horretatik. Gipuzkoak adituak behar ditu IKTetan, 4.0 Industriak sortutako eremu berrietan, ziber-segurtasunean, kudeaketa adimentsuan… eta hori guztia pertsonak eta talentua eraldatze horren oinarrian jarriz bakarrik lortzen da”, osatu du. 

 

GipuzkoAPPs 2016 lehiaketan parte hartu duten aplikazioak ikusgarri daude ondorengo loturan: 

http://gipuzkoapps.eus/eu/aplikazioak