Affichage de contenus web Affichage de contenus web

Berri nabarmenak

Agrégateur de contenus Agrégateur de contenus

Retour

2014 sari banaketa

Datorren asteko ostiralean, azaroak 28, GipuzkoAPPs 2014 lehiaketaren eta Galileo Masters – European Satellite Navigation Competition ESNC 2014 lurraldeko lehiaketaren sari banaketak ospatuko ditugu. Urtero antolatzen diren lehiaketa hauek gailu mugikorretarako aplikazioen eta satelite bidezko geokokapena erabiltzen duten produktuen arloetan gipuzkoan garatu diren proiektu onenen aintzatespena izan nahi dute. Gainera, Gabriel Aldamiz-echavarriak Chicisimo kasu arrakastatsua azaldulo du.

18·11·2014


Datorren asteko ostiralean, azaroak 28, GipuzkoAPPs 2014  lehiaketaren eta Galileo Masters – European Satellite Navigation Competition ESNC 2014 lurraldeko lehiaketaren sari banaketak ospatuko ditugu. Urtero antolatzen diren lehiaketa hauek  gailu mugikorretarako aplikazioen eta satelite bidezko geokokapena erabiltzen duten produktuen arloetan Gipuzkoan garatu diren proiektu onenen aintzatespena izan nahi dute. Gainera, Gabriel Aldamiz-echavarriak Chicisimo kasu arrakastatsua azaldulo du.

Goizeko 11etan Diputatu Nagusia den Martin Garitanok ekitaldia irekiko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jargi Aretoan. Ospakizunak ondoko egitaraua izango du:

  • GipuzkoAPPs 2014: finalera heldu diren  proiektuen aurkezpena eta azalpena, epaimahaiko azken balorazioa eta, ondoren, sari banaketa izango da.
  • Galileo Masters ESNC 2014: lurralde lehiaketako irabazlearen eta finalisten arteko sari banaketa.

Diputazioa

Azken egunotan albiste izan den Chicisimo enpresako Gabriel Aldamiz-echevarria ere bertan egongo da bere aplikazioa AppStoren merkaturatu zenetik 2 egunetara deskargatuena izatea nola lortu zuen azalduko digu

Ekimen honen asmoa produktuak berriztatzeko lanean ari diren pertsonei zein enpresei aintzatespena erakustea da sektoreko enpresen aurrean. Gainera, aukera aprobetxatu nahi da iritziak, proiektuak eta iradokizunak amankomuneak jartzeko.

Areto eduki mugatua: izen ematea jeizagirre@gipuzkoa.net helbidean.

GipuzkoAPPs 2014 lehiaketaren eta Galileo Masters ESNC 2014 lurraldeko lehiaketaren sari banaketak.

Data: 2014/11/28

Ordua: 11:00

Lekua: Gipuzkoako Foru Aldundiko Trono Aretoa

Iraupena: 90 min inguru