Affichage de contenus web Affichage de contenus web

Berri nabarmenak

Agrégateur de contenus Agrégateur de contenus

Retour

2015 Lehiaketa

Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako gailu mugikorretan erabiltzeko aplikaziorik onenak sarituko ditu.

16·03·2015


​Aldundiak Gipuzkoan egiten diren mugikorretarako aplikaziorik onenak sarituko ditu

APP bezala ezagutzen diren aplikazio hauek gero eta garrantzi handiagoa dute, eta Informazioaren Gizartearen Zuzendaritzak Gipuzkoako IKTen esparruko enpresak mugikorretako dispositiboetarako aplikazioen merkatuan sartzera gonbidatu nahi ditu.

Lehiaketaren helburuak hauek dira:

Gipuzkoako informatikako teknologien sektorearen berrikuntzan laguntzea,  mugikorrentzako APP aplikazioen merkatuan sar daitezen sustatuz.
Gipuzkoan garatutako mugikorrentzako aplikazioak ezagutzera ematea.
Gipuzkoako Kultura Teknologikoa sustatu eta jakitera ematea.
IKTen esparruan ekintzailetasuna sustatzea.

Aurkezteko epea irailaren 18ra arte dago zabalik. GipuzkoAPP lehiaketak 6.000 euro banatuko ditu sarietan.

Handitzen ari den esparrua

Lore Martinez Axpe, Informazio Gizarteko zuzendariak esan duenez: "Zalantzarik gabe, APPak modan daude, baina moda bat baino askoz gehiago dira. APPen inguruan negozio handia dago, merkatu handia mugitzen ari da eta urtero datuak nabarmen gorantz doaz, hedapen izugarria izaten ari da eta gure enpresak ezin dira atzean gelditu".

Negozio globalean,  aplikazioek 25.000 miloi euro sortuko dituela aurten. Gartner aholkularitzaren arabera, egunero 1,4 miloi aplikazio deskargatzen dira, hau da, segundo bakoitzean, munduan zehar, 16 aplikazio deskargatzen ari dira. "Negozio ikaragarria da, baina aldi berean, aurretik jakin ez daitekeena, aldakorra. Egun erabiltzen diren aplikazioetatik % 63-k ez du zerikusirik duela urtebete erabiltzen zirenekin".