Affichage de contenus web Affichage de contenus web

Berri nabarmenak

Agrégateur de contenus Agrégateur de contenus

Retour

Aldundiak Gipuzkoan egiten diren mugikorretarako aplikaziorik onenak sarituko ditu

Lore Martinez Axpe, Informazio Gizarteko zuzendariak esan duenez: "Zalantzarik gabe, APPak modan daude, baina moda bat baino askoz gehiago dira. APPen inguruan negozio handia dago, merkatu handia mugitzen ari da eta urtero datuak nabarmen gorantz doaz, hedapen izugarria izaten ari da eta gure enpresak ezin dira atzean gelditu".

26·05·2013


Urtero, 25 miloi eurotik gora mugitzen dira munduan mugikorren aplikazioen sektorean

Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako gailu mugikorretan erabiltzeko aplikaziorik onenak sarituko ditu. APP bezala ezagutzen diren aplikazio hauek gero eta garrantzi handiagoa dute, eta Informazioaren Gizartearen Zuzendaritzak Gipuzkoako IKTen esparruko enpresak mugikorretako dispositiboetarako aplikazioen merkatuan sartzera gonbidatu nahi ditu.

Lehiaketaren helburuak hauek dira:

  •     Gipuzkoako informatikako teknologien sektorearen berrikuntzan laguntzea,  mugikorrentzako APP aplikazioen merkatuan sar daitezen sustatuz.
  •     Gipuzkoan garatutako mugikorrentzako aplikazioak ezagutzera ematea.
  •     Gipuzkoako Kultura Teknologikoa sustatu eta jakitera ematea.
  •     IKTen esparruan ekintzailetasuna sustatzea.

Aurkezteko epea irailaren 12ra arte dago zabalik

GipuzkoAPP lehiaketak 30.000 euro banatuko ditu sarietan, eta bi ataletan banatuta dago: Profesionalak: informatikako teknologien sektorean lan egiten duten enpresak eta profesionalak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (RVCTI) zentroak eta unibertsitateak; eta amateurrak.

Aurkez daitezken produktuak eta sariak

Parte hartzaile mota bakoitzeko bi proiektu maila ezartzen dira: Enpresarako aplikazioak eta Aplikazio orokorrak (gizarte edo herritarren erabilerarako, aisialdirako, eta abar)

Aplikazioak amaituta egon behar dute, eta ezin dute urtebete baino gehiago eraman merkatuan oinarriak argitaratzen direnetik. Lehiaketara aurkezteko unean, euskaraz gutxienez erabiltzeko moduan egongo dira. Ezin izango dira aurkeztu beste lehiaketa batzuetan sariren bat jaso duten aplikazioak.

Profesionalei zuzendutako sariak 7.000 eurokoak izango dira eta amateurrenak, berriz, 3.000 eurokoak. 3.000 euroko beste sari berezia emango zaio, epaimahaiaren erabakiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak gauzatzen dituen politika horizontaletako bat (giza eskubideak, dibertsitatea, euskara, berdintasuna, iraunkortasuna, ingurumena,  herritarren partaidetza, lurralde garapena,…) bultzatzen duen aplikazioari.

Balorazio irizpideak

Epaimahaiko kideek proiektuak baloratuko dituzte, bakoitza bere mailan, ondorengo irizpideei jarraituz:

  •     Baliagarritasuna, benetako behar bati erantzutea
  •     Erabilera, erabiltzailearen esperientzia
  •     Aurkezten den berrikuntza
  •     Funtzionalitate maila
  •     Aplikazioa zer plataformarako garatu den
  •     Merkaturatzeko aukerak

Handitzen ari den esparrua

Lore Martinez Axpe, Informazio Gizarteko zuzendariak esan duenez: ""Zalantzarik gabe, APPak modan daude, baina moda bat baino askoz gehiago dira. APPen inguruan negozio handia dago, merkatu handia mugitzen ari da eta urtero datuak nabarmen gorantz doaz, hedapen izugarria izaten ari da eta gure enpresak ezin dira atzean gelditu"".

Wall Street Journal egunkariak berriki kaleratu duen azterketak dio, negozio globalean,  aplikazioek 25.000 miloi euro sortuko dituela aurten, iaz baino % 62 gehiago. Gartner aholkularitzaren arabera, egunero 1,4 miloi aplikazio deskargatzen dira, hau da, segundo bakoitzean, munduan zehar, 16 aplikazio deskargatzen ari dira. ""Negozio ikaragarria da, baina aldi berean, aurretik jakin ez daitekeena, aldakorra. Egun erabiltzen diren aplikazioetatik % 63-k ez du zerikusirik duela urtebete erabiltzen zirenekin"".

Estatua da mundu mailan bigarrena smartphonetan, 18 miloi unitaterekin, ""The APP DATE"" 2012 irailean ateratako datuen arabera.  ""Beraz, merkatua badago eta gure enpresak urrats handiak ematen ari dira bertan presentzia izateko. Askotan proiektu hauek bisibilitatea, ikuspena izatea falta  izaten da merkatuan arrakasta izanez lehiatzeko. Eta, hain zuzen, hau da lehiaketa honekin lortu nahi duguna"".