Affichage de contenus web Affichage de contenus web

Berri nabarmenak

Agrégateur de contenus Agrégateur de contenus

2016eko lehiaketaren sari banaketa

2016KO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA 27·11·2016

2016eko lehiaketaren sari banaketa

Aurten ere, Foru Aldundiak Gipuzkoan azken urtean garatutako gailu mugikorretarako aplikazio onenak saritu ditu. GipuzkoaAPPs lehiaketaren laugarren edizio honetako epaimahaiak saritu ditu Dinycon Sistemas, Euskal Editorea, Akting Ingeniaritza, Tokikom eta Internet Business Development enpresen aplikazioak. Azaroaren 29an, Foru Aldundian GipuzkoAPPs 2016 lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako foru diputatua izan zen buru, eta bertan izan ziren Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua eta Garikoitz Agote Berrikuntzako zuzendaria.

2015eko lehiaketen sari banaketa

LEHIAKETEN SARI BANAKETA 12·12·2015

2015eko lehiaketen sari banaketa

Foru Aldundiak gailu mugikorretarako Gipuzkoako aplikazio onenak saritu ditu. GipuzkoaAPPs lehiaketaren hirugarren edizio honetako epaimahaiak saritu ditu Galtzagorri Elkartea, CTI Soft eta Dinycon Sistemas enpresen aplikazioak. Abenduaren 14ean, Foru Aldundiko Jargi Aretoan egin zen GipuzkoAPPs 2015 lehiaketaren finala, eta ekitaldi berean banatu ziren Galileo Masters ESNC 2015 Gipuzkoa Challenge lehiaketaren sariak. Ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako foru diputatua izan zen buru, eta bertan izan ziren Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua eta Garikoitz Agote Berrikuntzako zuzendaria.

2016ko Lehiaketa

Lehiaketa 2016 30·06·2016

2016ko Lehiaketa

Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako gailu mugikorretan erabiltzeko aplikaziorik onenak saritzeko lehiaketaren 4. edizioa zabaldu du.

2014 sari banaketa

Lehiaketen sari banaketa 18·11·2014

2014 sari banaketa

Datorren asteko ostiralean, azaroak 28, GipuzkoAPPs 2014 lehiaketaren eta Galileo Masters – European Satellite Navigation Competition ESNC 2014 lurraldeko lehiaketaren sari banaketak ospatuko ditugu. Urtero antolatzen diren lehiaketa hauek gailu mugikorretarako aplikazioen eta satelite bidezko geokokapena erabiltzen duten produktuen arloetan gipuzkoan garatu diren proiektu onenen aintzatespena izan nahi dute. Gainera, Gabriel Aldamiz-echavarriak Chicisimo kasu arrakastatsua azaldulo du.

Irabazleak 2014

Irabazleak 2014 27·11·2014

Irabazleak 2014

Mugikorretarako aplikazio berriak saritzen ditu Aldundiak antolatzen duen lehiaketa da; Informazio Gizarteko zuzendaritzak deitutako GipuzkoAPPs bigarren edizioan, smartphone eta mugikorretarako 20 aplikazio aurkeztu dira

2015 Lehiaketa

Lehiaketa 2015 16·03·2015

2015 Lehiaketa

Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako gailu mugikorretan erabiltzeko aplikaziorik onenak sarituko ditu.

2013 Sariak

Epai-mahaiak aurkeztu diren APP gehienen maila altua azpimarratu du 19·12·2013

2013 Sariak

Gipuzkoako Foru Aldundiak gailu mugikorretan erabiltzeko sortutako aplikazio berriak saritu ditu GipuzkoAPP lehen lehiaketan. Epai-mahaiak gaur goizean hartu ditu erabakiak, Aldundian finalistek egin dituzten aurkezpenen ondoren.

Guztira 54 aplikazio, APP, aurkeztu dira

2013 Proiektuak 10·10·2013

Guztira 54 aplikazio, APP, aurkeztu dira

Guztira 54 aplikazio, APP, aurkeztu dira Informazio Gizartearen Zuzendaritzak, Gipuzkoan garatu diren gailu mugikorretarako aplikaziorik oberena saritzeko bultzatu duen lehiaketan.

Aldundiak Gipuzkoan egiten diren mugikorretarako aplikaziorik onenak sarituko ditu

GipuzkoAPP lehiaketak 30.000 euro sarietan 26·05·2013

Aldundiak Gipuzkoan egiten diren mugikorretarako aplikaziorik onenak sarituko ditu

Lore Martinez Axpe, Informazio Gizarteko zuzendariak esan duenez: "Zalantzarik gabe, APPak modan daude, baina moda bat baino askoz gehiago dira. APPen inguruan negozio handia dago, merkatu handia mugitzen ari da eta urtero datuak nabarmen gorantz doaz, hedapen izugarria izaten ari da eta gure enpresak ezin dira atzean gelditu".